Goaz baserrira - Slunečnice.cz Hlavní navigace

 Goaz baserrira 1.0

Pro hodnocení programu se prosím nejprve přihlaste

Staženo 0 ×
Zdarma

Sdílet

`Goaz Baserrira´ app bat da, 14 eszenako istorio batez osatua, non eguneroko objektuak agertzen diren, zeinak igurtzerakoan interaktiboak diren, soinua igortzen baitute eta mugitzen baitira. Helburua, beraz, euskal lehen hitzetara hurbiltzea da, 18 hilabete eta 3 urte bitarteko umeentzat zuzendua beraz.

Istorioak kontatzen du Monikeren eta Joanesen bizitzako egun bat, aitona-amonaren baserrira txangoa egiten duten bi haurrena. 14 eszenen bitartez aitona-amonarekin eguna nola pasatzen duten ikus dezakegu.

Arazoren bat baduzu aplikazioarekin goazbaserrira.com webgunean harremanetan jar zaitezke.

Nabigatu aplikazioko eszena eta pantaila desberdinen artean modu sinplean, alboko gezietan klik eginez.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin egindako proiektua.

Pro hodnocení programu se prosím nejprve přihlaste

Staženo
0 ×

TIP: Stahují se vám programy pomalu? Změřte si rychlost svého internetového připojení.